XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jesusek dio: Ni gizonen aurrean aitortuko nauena, nik ere aitortuko dut bera, zeruan dagoen nere Aitaren aurrean Ni gizonen aurrean ukatuko nauena, nik ere ukatuko dut zeruan dagoen nere Aitaren aurrean (Mateo 10,32-33).

San Paulok hauxe irakasten digu: Jesus Jauna, zeruetatik su eta gar, agertuko denean, Jaungoikoa ezagutu ez, eta Jesukristo gure Jaunaren Ebanjelioari entzungor egin diotenak zigortzeko, hauek betiko hondamendirako zigortuak izango dira Jaunaren aurpegitik eta honen indarraren aintzatik urruti (2 Tes. 1,7-9).

Otoitza: Jesus Jauna, Zure heriotzaren bidez bizia eman zenion Zuk munduari.

Zure Gorputz-Odolak atera nazatela bekatutik eta gaitz guztietatik; eta zure Aginduei lot nakiela, Zugandik inoiz ere aldendu ez nadin (Mezatako Liturgiatik).

Ikus berriro 36 eta 82 garren galderak.

84 Nor joaten dira ifernura? Bekatu astunean hiltzen direnak joaten dira ifernura.

Kristo, erruki!